Category: Ingurugiroa
Parajekoa aldizkariaren 3. alea kalean da
Abe 27 2012- mungia
- 0 Comments
2012ko Abenduan argitaratu berri dugu Parajekoa aldizkariaren 3. alea. Besteak beste, Frackingaren inguruko datuak, teknika honen eraginak eta bere ondorioak aztertzen ditugu, hauteskunde autonomikoen balorazioa egiten dugu, MESAko langileen greba aipatzen dugu eta gazte lokalen ordenantzaren inguruko azalpenak ematen ditugu. Hurrengo loturan irakurri dezakezue:
La prensa se hace eco de la peticion de Bildu en las JJGG de Bizkaia para la recuperación del tren a Mungia
Eka 08 2012- mungia
- 1 Comment
Ayer la prensa escrita dio cuenta de la propuesta presentada por Bildu en las Juntas Generales de Bizkaia. Propuesta que se aprobó por unanimidad. Aqui podeis consultar las noticias aparecidas en diversos periódicos:
Mungiako trena Bizkaiko Batzar Nagusietara heldu da
Eka 08 2012- mungia
- 0 Comments
Ekainaren 6ean, asteazkena, Bizkaiko Batzar Nagusietan Bilduk Mungiako trena berreskuratzeko proposamena aurkeztu zuen. Ahobatez onartu zen, baita Gasteizko Parlamentuan eztabaidatzeko eskaera eta proiektuaren bideragarritasuna aztertuko duen ikerketa egitea.
Komisioaren ondoren, Bilduko batzarkide den Aitor Torrek prentsaurrekoa eskeini zuen Aintzane Elordui eta Sabino Zugazaga Mungiako Bilduko zinegotziekin batera, honako hau esanez:
Mungiak eta Uribe Butroe eskualdeak 1894tik 1975era bitartean, 81 urtez, TRENAz gozatzeko aukera izan zuten.
1975eko maiatzaren 11n kendu zuten trena. Errentagarritasuna eta egiteko zegoen aireporturako traba izango zelako argudio xumeekin eta sinesgaitzekin estali zuten trena kentzeko hartutako erabaki politikoa.
Erabaki oker honek Mungia eta eskualde osoa utzi zituen mugikortasun mugatura kondenatuak:auto pribatua eta
autobusa.
Bere garaian hartu zuten zentzugabeko erabaki politikoari irtenbidea emateko sasoia heldu zaigu.
Beharrezkoa da Garraio Sailetik benetako mugikortasuna bermatuko duten erabaki politikoak hartzea, herrien arteko mugikortasun sarea sortuko dutenak, eta auto pribatuaren aurretik garraio publikoa lehenestuko dutenak.
Bizi dugun egoera ekonomiko honetan inoiz baino beharrezkoagoa ikusten dugu trenbide-garraioa bultzatzea, merkeagoa eta gutxiago kutsatzen baitu.
Mungiak eta Uribe Butroe eskualdeak kontuan dute Eusko Jaurlaritzak Bilbo eta Loiuko aireportua lotzeko proiektua eginda daukala. Loiuko aireportutik Mungiara 7km baino ez dago eta uste dute kostua ez litzatekeela hain handia izango, Uribe Butroe eta Mungiari berari emango liokeen zerbitzua kontuan hartuz gero.
37 urte daramatzagu trenik gabe baina inoiz baino elkartuago gaude aldarrikapen honetan; horren adibide dira Mungiak, Bakiok eta Gatikak egin duten adierazpen instituzionala eta eskualdean aurkeztuko diren mozioak.
Herri honi eskubide osoz zor zaiona itzultzeko baino ez dugu eskatzen.
Hurrengo egunean egunkari desberdinek albistea argitaratu zuten. Hemen ikus dezakezue hedabide desberdinekin osatutako prentsa bilduma:

